Alaitz Aranburu Unanue Logopedia eta Pedagogia kabinetea

Metodologia

Paziente bakoitzari egokitutako banakako esku-hartze programa diseinatu ahal izateko, ezinbestekoa da urrats hauek jarraitzea:

Aurre-aurreko elkarrizketa:

Pazientearen edo haren guraso zein tutoreekin aurrez-aurreko bilera bat egiten dut lehenik, nire kontsultako bulegoan bertan normalki, baina pazienteak mugikortasun arazoak izanez gero, harengana joateko arazorik ere ez dut izaten.
Eskola adinean diren paziente gaztetxoen kasuan, familiaren laguntzaz hainbat datu biltzen dira; garapen orokorrari buruzkoak, lengoaiaren garapenari buruzkoak, datu mediku garrantzitsuak, hezkuntza historiala, sozializazioari lotutakoak, eskola errendimendua eta gurasoen iritzia.

Logopedia-pedagogia ebaluazioa:

Saio bakarrean edo hainbatetan gauzatzen da, ebaluatu beharreko nahastearen arabera. Saio hauetan estandarizatutako frogak aplikatzen dira, eta baita datu kualitatiboak eskaintzen dituztenak ere.

Ebaluazioaren emaitzak itzultzen direneko elkarrizketa:

Logopedia txostena eskura ematen zaio bezeroari eta hitzez azaldu zertan datzan aurreikusitako esku-hartzeak. Noski, guraso eta paziente guztiei kontsultaz kanpo egiteko jarraibide eta aholkuak ematen zaizkie.

Banan-banako logopedia-pedagogia tratamendua:

Logopedia saioak 30 minutukoak izaten dira haurren nekea saihesteko. Helduen kasuan luzexeagoak izan daitezke, beharraren araberakoak, beti ere. Tratamendu pedagogikoari lotutako saioak, aldiz, 45 minutukoak izan ohi dira.

Balorazio jarraitua:

Hiru hilero pazientearen aurrerapausoak baloratzeko frogak aplikatzen dira.

Poxpologile 4 - 7 Lokala, 20304 Irun (Gipuzkoa) / Tel.: 606 745 022 / info@alaitzaranburulogopeda.com
Lege-oharra