Alaitz Aranburu Unanue Logopedia eta Pedagogia kabinetea

Hasiera

Nor naiz ni?

Alaitz Aranburu Unanue naiz, Pedagogian lizentziatua eta Logopeda, Euskadiko Logopeden elkargoan, 48438 Elkargokide zenbakiarekin. Esperientzia zabala dut kabinete pribatuan, eta saiatua izateak, eguneroko lan jarraiak eta egiten dudanarekiko pasioari esker bete dut amets handi hau, kontsulta propioa izatea, alegia.

Hirueledun

Euskeraz, gaztelaniaz eta frantsesez errehabilitatzen da .

Oso gaztetatik hasi eta heldu arora bitarte ahotsaren, hizketaren zein lengoaiaren nahasteak azal daitezke. Nik nahaste horiek esploratu eta aztertu ondoren, diagnostikatu, saihesteko bideak jarri eta errehabilitatu egiten ditut. Zerbitzu pertsonalizatua eskaintzen dut eta konfiantza giroa sortzen saiatzen naiz, jarrera arduratsua eta etika profesionala oroz gain direla, beti ere.

Beharrezko den kasuetan ebaluazio zerbitzua eskaintzen dut, baita orientazio pedagogikoa eta ikaskuntza arazoen tratamendua ere.

Inor logopedarenera noiz eramatea komeni den jakiteko.

Hona kontuan hartu beharreko hainbat adierazle eta sintoma:

  • Soinu batzuk eta besteak ordezkatu egiten ditu edo isilean gordetzen.
  • Ez du hizkuntza ongi egituratzen.
  • Hizketa telegrafikoa nabari zaio.
  • Irakurmen edo idazmen arazoak ditu.
  • Ahoa zabalik hartzen du arnas.
  • Maiz geratzen da ahotsik gabe.
  • Hiru urte ditu eta gutxi hitz egiten du edo batere ez.
  • Irensteko garaian zailtasunak ditu.
  • Mihia ateratzen du irensterakoan.
  • Totelka hitz egiten du.
  • Testu eta enuntziatuak ulertzeko zailtasunak ditu.
  • Hizketa edo hizkuntza arazoak sortarazten dizkion eritasunen bat du.
  • Azkarregi hitz egiten du eta ez zaio ulertzen.
  • Parkinsonen gaixotasuna, Alzheimer edo Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren moduko gaixotasun neurodegeneratiboren bat diagnostikatu bazaio.
  • Garuneko istripu baskularren bat nozitu baldin badu (Afasiak).
  • Ezpain zein ahosabaiko haustura baldin badu.
Poxpologile 4 - 7 Lokala, 20304 Irun (Gipuzkoa) / Tel.: 606 745 022 / info@alaitzaranburulogopeda.com
Lege-oharra